XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat eta konbinaketa gehiago ikusi errazago ikasi, hots, errazago norberak sortzea.

Aztertuko ditugun partidetan ez gara honetaz soilik jardungo, baizik eta irekiguneak ere aztertuko ditugu.

Irekiguneetan lehenengoa errege ganbitoa dugu.

Ganbito hitzak zera esan nahi du: aurrerabidearen abantaila edo beste abantailen bat lortzearren peoia sakrifikatzen dela.

Xakearen literaturan ezagutzen den ganbitorik zaharrena erregearena da: .

Ganbito honen ideia bakoitza da: a) EA-ren (errege-alfilaren) herrenkada irekitzea; horrela endrokea eginez erregearen gaztelua ekintzan berehala sar dadin.

b) Peoien erdigune indartsua eratzeko ahaltasuna.

Peoi erdigunearen indarra geroago ikusiko du.

Baina argi dago , zuriek ezin dutela egin berehala, baizik eta beltzen xake mehatxuari ihes egiteko zerbait egin beharrean daude.

Ikasten ari den jokalariak, bai eta esperientzia duenak ere, hobetoago jokatuko du aurretik sorturiko plangintza jarraituaz, irekigune bakoitza bere ideiari dagokion bezala tratatzen saiatzen bada.

Esate baterako, erregearen ganbitoa jokatzen bada, irekigune honen helburu garrantzitsuenak izan behar dira kontuan, hots: EA-herrenkadaren menerapena eta peoi erdigunearen erakuntza.

Bestalde, inguraketa eta desbideketek gidatuta jokatzen bada, sentidu guztia kentzen zaie lehenengo jokaldiei, eta orduan ondoriogabeko joku hori arras gaitza gertatuko da.

Nola erantzun behar diote beltzek orain erregearen ganbitoari?.

Antzinan, arerioak aurrejartzen zuen sakrifizio bakoitza onartzea zen arruntena, eta, beraz, ia beti onartzen zen erregearen ganbitoa jokaldi hau erabiliz: , beti ere -kin defenditzen ahaleginduaz.

Defentsa honek bi helburu ditu: bata materiala eta posiziozkoa, bestea.

-ko Peoia defendatzean -en herrenkada trabatuta geratzen da eta orduan, zuriek irekigunearen ideiari erantzuteko -en herrenkadan erasotzea izanik, beltzen -ko peoiaren traba kentzeko piezaren bat sakrifikatu behar dute gehienetan.

Erregearen ganbitoaren aurkako beste erantzuna, erdigunea kontraerasotzea izango litzateke: , honen ondoren -ri ia beti jarraituko lioke (erru handia litzateke ondorengo -gatik).

Orain beltzak dira ganbitoa jokatzen dutenak, Falkbeer deituriko ganbitoa berau.

Honen asmatzailea Ernesto Carlos Falkbeer maixu austriarra izan zen, 1819.ean Brûn-en jaioa eta 1885.ean Vienan hila.